Erabiltzaileen gunea.

Atal honetan, bai erabiltzaile partikular bai entitateek beraien datuak eguneraturiko edukitzeko aukera izango da. Entitateek, ikastaroen kudeaketa egiteko aukera izango dute, ikastaro berriak sartu, editatu edo ezabatu eta automatikoki web orrian publikatuko dira.

  • info@jakinbide.info
  • 944 18 60 50
  • 944 96 75 90

Jakin Bide

Hasiera » Irisgarritasuna

Irisgarritasuna

Zer da irisgarritasuna

Irisgarritasuna webgune batean dagoen informazioa guztiontzat eskuragarri jartzea da, erabiltzaileak ikusmenari, entzumenari edo motrizitateari lotuta izan ditzakeen gutxitasun fisikoak edo bere ingurunea gaindituta.

Jakin Bide-ren helburua

Gaur egun, milioika pertsona dira beren gutxitasun fisikoen ondorioz webguneetan nabigatzeko arazo ugari dituztenak. Hori dela eta, gure webgunea garatzerakoan, irisgarritasun hesiak murrizteko apustua egin eta ahalik eta erabiltzaile gehienentzat irisgarria izango den webgunea diseinatu dugu.

Horretarako, Webaren Irisgarritasunerako Ekimenak (WAI) ezarritako Irisgarritasun Jarraibideak jarraitu eta Word Wide Web Consortium (W3C) erakundeak gomendatutako formatu estandarrak aplikatu ditugu.

Egiaztapen puntuak

Ildo horretan, honakoak dira hartutako neurri nagusietako batzuk:

Nabigazioa

Webgunean zeharreko nabigazioa logikoa eta intuitiboa izan dadila ahalegindu gara eta, horretarako, orrialde guztietan egitura bera aplikatu dugu:

  • Nabigazio barra nagusiak webguneko atal garrantzitsuetara estekak ditu.
  • Erdialdean Jakin Bide eskeintzen dituen zerbitzuak (formazio ekintzak, entitateak, loturak...) ikus ditzaezkgu. Una zona central que muestra los servicios que ofrece Jakin Bide (Acciones formativas, entidades, enlaces...).
  • Oineko nabigazio barran menuko printzipaleko edukietara estekak daude.

Teklatuaren lasterbideak

Oharra: Netscape 4, Camino, Galeon, Konqueror, Omniweb, Safari (1.2 baino bertsio zaharragoak) eta Opera Windows/Linux (7.0 baino bertsio zaharragoak) nabigatzaileetan ezin da teklatuko lasterbiderik erabili.

Estekak

Hala behar duten estekek, azalpena ematen dute «title» atributuaren bidez, estekaren helmuga argi eta garbi azalduz.

Gainera, ahal den neurrian, javascript funtzioetara estekak saihesten ahalegindu gara.

Diseinu bisuala

Webgune honek teilakatutako estilo-orriak (CSS) erabiltzen ditu informazioa aurkezteko, hainbat ingurunetan sarbidea eta behar bezala ikustea erraztuz.

Irudiak

Irudi guztiek deskribapen laburra eskaintzen dute «alt», «longdesc» edo «title» bidez.

Apaingarri gisa bakarrik erabilitako irudiek hutsik dauden testu deskriptiboak dituzte.

Tipografia

Webguneko edukiak irakurtzea errazteko, erabiltzaileak berak konfigura ditzakeen tamaina erlatiboko letra tipoak erabili ditugu.

Letraren tamaina handitu edo txikitzeko, hurrengo urratsak jarraitzea besterik ez dago:

  • Nabigatzaile gehienetan, «Ikusi» menura joan.
  • «Testuaren tamaina» aukeratu.
  • Nahi dugun aukera hautatu.

Irisgarritasun maila

Orrialde guztiak XHTML 1.0 Transitional eta irisgarritasuna TAW erremintarekin aztertu da, AAA maila lortuz.

Webgunea nabigatzaile nagusien (Internet Explorer 6.0 eta berriagoak, Mozilla, Opera) hainbat bertsiotan behar bezala ikusten dela egiaztatu dugu.

Hala ere, jakin badakigu irizpide horiek guztiak betetzeak ez duela bermatzen gure edukietara sartzea erraza izatea. Horregatik, zure iradokizunak helbide honetara bidaltzeko gonbidapena egiten dizugu: info[a bildua]jakinbide.info

Non gaude


-->
  • Fondo Formación Euskadi
  • Barakaldo/Trapagarán, km.10 karretera
  • 48510 Trapagaran

Jarraiguzu