Erabiltzaileen gunea.

Atal honetan, bai erabiltzaile partikular bai entitateek beraien datuak eguneraturiko edukitzeko aukera izango da. Entitateek, ikastaroen kudeaketa egiteko aukera izango dute, ikastaro berriak sartu, editatu edo ezabatu eta automatikoki web orrian publikatuko dira.

  • info@jakinbide.info
  • 944 18 60 50
  • 944 96 75 90

Jakin Bide

Forlan

Txema

Edificio Meatzari 2. solairua Cendeja 21

   Muskiz (48550)

946706016

muskiz@forlan.org

www.forlan.org



Orientazio, prestakuntza eta enplegurako eta autoenplegurako udal zerbitzuen zentroa. Muskizko Udalarentzat, bertako Ongizate Sailaren bitartez, Enplegurako prestakuntza lehentasunezko programa da.

Horri jarraiki, 1989an Tokiko Erakunde Autonomo bat sortzea bultzatu zuen. Erakunde horrek FORLAN izena du (Formación para el Empleo-Lanerako Formazioa), eta lanean txertatzeko eta enpresa proiektuak dinamizatzeko prestakuntza programak dinamizatzea du helburu.

FORLAN zerbitzua eskualdeka emateko nahiarekin jaio zen. Horregatik, Muskizen egon arren, Abanto-Zierbena, Urtuella, Zierbena eta Ibaizabal ibai-ezkerraldeko herrietako gazteei eskaintzen dizkie prestakuntza eta enplegu programak.

Proiektu hori sendotzearekin batera, eskualdean bertan kooperazioaren, espezializazioaren, berrikuntzaren eta lehiaren arteko harreman positiboa lortu nahi da.

FORLAN eskualdeka aritzeko sortu zela argi geratu zen 2001. urtean, urte hartan?Behargintza Proiektua? jarri baitzuten martxan.

Proiektu horrek Enpleguari Laguntzeko Zentro bat egitea aurreikusi du; zentroak Forlan Behargintza Meatzaldea izena du. Muskizen egongo da, bertan baitago FORLAN, eta hori baita proiektu osoaren oinarria. Proiektuan Abanto-Zierbena, Urtuella eta Zierbenak ere hartzen dute parte.

FORLANen lau lan ildo jarraitzen dituzte:

- Lana bilatzeko laguntza
- Enpresa berriak sortzeko laguntza
- Enpresa txiki eta ertainentzako laguntza
- Negoziorako eta garapen ekonomikorako aukera berriak aztertzea eta garatzea

Bilatzailea






Hitz gakoak

Hizkuntzak Kultura eta asisialdi jarduerak Artisautza Informatika Prestakuntza eta Hezkuntza Garraioa eta ibilgailuen mantentze lanak Giza Baliabideak Gorputz eta kirol ekintzak Musika Audiobisualak Argazkigintza Arte eszenikoa Elektrizitatea, Elektronika eta Telekomunikazioak Elikagaigintza Diruz lagundutako eskaintza Garraioak eta Komunikabideak Dantza Segurtasuna, Kalitatea eta Ingurumena Musikal jarduerak Merkataritza Textil, Confección y Piel Arte Grafikoak Arreta Soziosanitarioa Ostalaritza eta Turismoa Gizarte eta Kultura zerbitzuak Ekonomia Berdintasuna Komunikazio multimedia zinea Irudi Pertsonala

Jarraiguzu